Biographies - View details   To know more about this section

Ander Aldazabal

Personal details

Name
Aldazabal, Ander
Complet name and surname
Aldazabal Olabarri, Ander
Birth
1989 Zornotza + Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Basque Country

Biographical details

Biography
Zornotzako Andra Mari ikastolan hasi zen 6. mailan Jon Lopategirekin bertsolaritza lantzen; horren ostean, bertso eskolan jarraitu zuen Jon Lopategirekin. Ikastolako urte haien ondoren, Zornotzako Etabar bertso eskola sortu zuten, Nañon euskara elkartearen laguntzarekin. Etxahun Lekue joaten zen bertsotan irakastera.
Eskualdeko txapelketetan parte hartu izan du eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udabarriko fase gehienetan ere bai.
2014. urtetik Bertsozale elkartean ari da hezkuntza arautuko irakasle eta eragile lanetan.
Etabar Zornotzako bertso eskolan jarraitzen du. Bertan, gazteen taldean irakaslea da eta helduen taldean ere astero batzen da Zornotzako bertsolariekin.