Biographies - View details   To know more about this section

Migel Arozamena

Personal details

Name
Arozamena, Migel
Complet name and surname
Arozamena Larralde, Migel
Birth
1930 Lesaka + Lesaka < Baztan Bidasoa < Nafarroa < Basque Country
Death
1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Migel Arozamena Larralde, bertsolari lesakarra, nahiz 7 urterekin familia osoarekin Astigarragara joan bizitzera, Oialume eskualdeko Arana-eder etxera. Zortzi senidetan zaharrena izan zen bera.
1966an, Margari Sagastibeltza leitzarrarekin ezkondu zen eta handik urtebetera, Hernanira joan ziren bizitzera, 28 urte Astigarragan eman eta gero. Lesakako herriak omenaldia eskaini zion, 1976ko maiatzean, eta handik gutxira, urte bereko abenduan, bihotzekoak jota hil zen, Iberduero enpresan gidari lanetan zebilela.
Txiki-txikitatik izan zen bertsozalea. 14 urterekin kantatu omen zuen lehenengo aldiz plazan. Hiru urte geroago, Donostiako La Perla txapelketan parte hartu zuen. Handik aurrera, Astigarragako sagardotegietan arituko zen, baita txapelketa anitzetan ere. Haietako batzuk irabazi egin zituen gainera: 1962ko, 1963ko eta 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak, esaterako. 1964an txapeldunordea izan zen Nafarroko txapelketan. Euskal Herriko txapelketan berriz, hiru aldiz parte hartu zuen: 1962an eta 1967an seigarren geratu zen bi edizioetan, eta 1965ean zortzigarren.