Biographies - View details To know more about this section
Maddi Sarasua Laskarai
Personal details

- Name
- Sarasua Laskarai, Maddi
- Birth
- 1995 Itsasu + Itsasu < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
Biographical details
- Biography
- Itsasun (Lapurdi) jaio zen 1995eko azaroaren 22an. Aitor Sarasua bertsolari aretxabaltarraren eta Maiana Laskarai itsasuarraren alaba da. Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Lehenik, Karlos Aizpurua, Patxi Hiriart eta Kexux Arzallus izan ditu bertso irakasle eta, gero, Baiona lizeoko bertsu eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrika. Gasteizera (Araba) eraman zuten ikasketek eta, besterik beste, Errekaleor auzoko borroka sozialean aktiboki sartu zen.
Garaiko gaztetxo gehienak bezala, Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan hasi zen jendaurrean kantari; txapelduna izan zen Bertsulari Gazteen Xapelgoa 2012 eta 2013an, eta Euskal Herrikoan 2012an. Beste hainbat sariketetan ibilbidea egitearekin batera, 2012an hartu zuen parte lehen aldiz XILABAko txapelketan; hemen lortutako sailkapenak aukera eman zion 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko, hemezortzi urte bete-berri, bertsolari gazteena zelarik.
2024an argitaratu du bere lehen olerki liburua, "Biharraren hegietan", Maiatz argitaletxearekin.
Publications
- Argitaratutako liburuak
- Biharraren hegietan. Maiatz, 2024