Biographies - View details To know more about this section
Ainhoa Aranburu
Personal details
- Name
- Aranburu, Ainhoa
Bertsolarism
- Specializations
-
Presenter
Biographical details
- Biography
- Euskal Filologiako ikasketak egin zituen eta Hizkuntza Eskola Ofizialean aritzen da euskara irakasle.
12-13 urterekin bertso zaletu zen ikastolan, Juan Gartziarekin bereziki.
1993. urtean Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara irakasle hasi zen. Eta bertan, euskaldun berriei bertsotan irakasteko proiektua martxan jarri zuen 1998an, 2004 urtea arte iraun zuena; “Si cola, cola” zen bertso eskolaren izena.
2004. urtean Iruñeko HEOean hasi zen irakasle, eta 2008tik 2018ra euskara ikasleei bertsotan irakasteko bi talde abiatu zituen, eta 10 urtez aritu da horretan.
Urte horietan Iruñeko helduen bertso eskolako kide izan da.
Urte askoan aritu da gai-jartzaile, besteak beste, Ahalduntze Bertso Eskolan, lehenengo 6 urteetan, Arkaitz Goikoetxearekin batera.
Euskara ikasleei zuzendutako bertso saio bat antolatzen du urtero.
Publications
- Argitaratutako liburuak
- Euskaratik katalanera itzulitako lanak ditu argitaratuta

