Biographies - View details   To know more about this section

Antonio Arzak

Personal details

Name
Arzak, Antonio
Birth
1855 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1904 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Eragilea
Specializations
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Manterola bat-batean hil orduko, Antonio Arzakek hartu zuen 1884an Euskal-Erria aldizkariaren zuzendaritza. Urte berean euskal festak antolatzen zituen Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarra elkarteko idazkari izendatu zuten. Erakunde horren barruan, lan handia egin zuen urterik urte, Euskal Herrian barrena antolatzen ziren lore-jokoak antolatzen.

Donostiako Udal Liburutegiko zuzendari izan zen bere bizitzaren azken urteetan. Bere lanari eta kultur senari esker, liburutegiaren funtsa asko aberastu zen. Hil hurren, bere azken lana izan zen liburutegiaren katalogoa osatzea, Catálogo por orden de materias y alfabético de autores (1904) izenburuaz.

Bere lanari esker sortu zen Donostiako Orfeoia; ohorezko lehendakari izendatu zuten horregatik. Hain zuzen ere, Arrasaten 1896an izan ziren lore-jokoetan aurkeztu zen lehenengoz Donostiako Orfeoia.

Euskaldun-Fedea antzerki taldea sortu zuen 1896an, Jose Zapirainekin batera. Talde horrek jarraitu zion Martzelino Soroak eta Jose Manterolak aurretik egindako lanari, eta bertan partaide izan ziren, besteak, beste, Juanita Andonegi, Matilde Tapia, Miguel Salaberria, Domingo Andonegi, Felipe Kasal eta Pepe Artola.

Espainiako Historiaren Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologiako Batzarreko urgazle izan zen Antonio Arzak.

Iturria:
- Euskal Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Arzak ]
Informazio gehiago:
- Literaturaren zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=482