Biographies - View details To know more about this section
Maialen Belarra
Personal details
- Name
- Belarra, Maialen
- Birth
- 1992 Doneztebe (N) + Doneztebe (N) < Baztan Bidasoa < Nafarroa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Gai-jartzailea
- Specializations
-
Presenter
Biographical details
- Biography
- Euskal Ikasketetako eta Psikologiako graduak egin zituen, eta gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskarako irakaslea da.
Ttikititatik ibili da bertso munduan. 8-9 urte zituela hasi zen Iturengo bertso eskolan, eta ondoren Doneztebeko bertso eskolan jarraitu zuen. Gaur egun, Malerrekako helduen bertso eskolako kide da, eta azken urteotan gai-jartzaile taldean ere badabil. Nafarroako hainbat plazatan aritzen da aurkezle lanetan, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere. Aurten, bigarrenez hartuko du parte Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
