Biographies - View details   To know more about this section

Joanes Illarregi

Personal details

Name
Illarregi, Joanes
Complet name and surname
Illarregi Marzol, Joanes
Birth
1999 Leitza + Leitza < Larraun Leitzaldea < Nafarroa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalista).
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 2017 (finalaurreak); 2019, 2021 eta 2023 finalista; 2025 (txapeldunordea).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2017 (txapeldunordea, 15-18 urte).
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2015, 2016 eta 2017 (Txapelduna, 15-18 urte)).
Bardoak: Nafarroako Taldekako Ekimena: 2014 (Finalista, Leitzako Harrapazank taldea); 2016 (Txapelduna, Leitzako "Atekaberts" taldean); 2018 (Txapelduna, Leitzako "Aldatzea komeni" taldean); 2020 (finalista, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea).
Bortzirietako Bertso Eskolaren Taldekako Lehiaketa: 2018 (Txapeldun, "Guk ez dugu nahi" taldean); 2020 (Txapeldun, "Erdi lesakarrak" taldean).
Mariano Izeta saria: 2016 (Txapelduna).
Berritxu saria (Berriatua): 2017 (Txapelduna).
Abra saria (Algorta-Getxo): 2017 (txapeldunordea).
Lizardi saria (Zarautz): 2017 (finalista); 2018 (txapeldunordea).
Mikel Laboa saria (Donostia): 2018 (Txapelduna).
Erniarraitz saria: 2018 (finalista).
Osinalde saria (Gabiria): 2019 (Txapelduna).
Xenpelar saria (Errenteria): 2021 (txapeldunordea).




Biographical details

Biography
Leitzan (Nafarroa) sortua da 1999ko maiatzaren 19an. Irakasletzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskara teknikari dihardu Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udalerrietan.

Leitzako Erleta ikastetxean hasi zen bertsogintzan trebatzen Nafarroako Bertsozale Elkartearen programaren baitan, Joxema Leitzaren eskutik, eta Leitzan bertako Atekaberts Bertso Eskolan eman zion jarraipena trebakuntzari. Garaiko ia bertsolari guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan plazaratu zen; gero heldu ziren, besterik beste, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, bertsolari gazteentzako sariketa ugari, eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketa.

Sarritan irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, eta txapeldunordea izan da Euskal Herriko Eskolartekoan, bere azken parte hartzean (2017). Bertsolari gazteen sariketa ugari irabazi du (Mariano Izeta, Berritxu, Osinalde, Mikel Laboa, ...) eta gertu ibili da beste hainbatetan. Birritan jantzi du Bardoak Nafarroako Taldeketako txapela, Leitzako taldearekin.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2017an kantatu zuen lehen aldiz, eta finalaurrekoetara heldu zen. Finalera heldu da hurrengo parte-hartzeetan, txapeldunordea izan delarik 2025ean.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, berriz, 2022an hartu du parte lehen aldiz, eta finalera heldu da, Txapelketa honen aro berrian (1980-...) finalera heldu den Nafarroako lehen bertsolaria delarik. Iruñean, Nafarroa Arenan, jokatu da final hori, eta Txapelketa honen historia osoan Nafarroan jolatu den lehen finala izan da.