Biographies - View details   To know more about this section

Eustakio "Eulea"

Personal details

Name
Eustakio "Eulea"
Complet name and surname
Larrabaiti Trabudua, Eustakio
Birth
1848 Loiu + Loiu < Uribe-Butroe < Bizkaia < Basque Country
Death
1936 Galdakao + Galdakao < Bilboaldea < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Asier Legarretak idatzitako "Eustakio Eulea" liburutik:

(..)"Bere bizitzaren zatirik handiena Laukizen pasau eban, Mungiako Paula Madariagagaz bertara ezkondu zan eta alaba bi euki ebezan; bata, Elbira 1880an eta, bestea, Higinia 1885ean. Garai haretan Laukizko Ganene baserrian bizi izan ziran.

Gerra zibila hasi eta handik gitxira hil zan Eustakio Eulea, baina nahiz
eta gerrea ezagutu ez, gerra aurreko giro nahasia zuzenean bizi izan eban, eta horren lekuko dira Kepa Enbeita Urretxindorragaz EAJ-ko mitinetan bota ebazan bertsoak.

KARLISTA GERRATEAN SARJENTO
Halan esan deusku Josu Altuna bere ilobeak. Honek esan gura dau, beste gauza askoren artean, ez zala baserritar ez-jakin soila. Bere sasoirako kulturaz jantzita egoan eta horren lekuko dira Urretxindorragaz herririk-herri bertsotan egindako mitinak eta bertsopaper ugari.

EUZKADI EGUNEROKOAN ARGITARATUTEN EBAZAN BERE LANAK
Hainbat bertsolarik hartu izan dabe parte sasoi bateko egunerokoetan, euren kronikak bertsotan emoten ebezan. Eustakio be, ez zan libratu gerratik. Arestian aipatu bezala, nahiz eta 36ko gerrea ez ezagutu, karlistea, ostera, bizi izan eban. Gerrako kronikak ez doguz topatu oraindino, baina Euzkadi aldizkaria mikrofilmatuta dagoan artxiboetara jo ostean hainbat material jaso dogu.

Kirikiñok I. Mundu-Gerraren kontalari gisa hauxe dinosku Euzkadi egunerokoan: “Olerkiak eta bertsoak. Maizenik agertzen diren egileak Kepa Enbeita eta Eustakio Larrabeiti Eule dira”. Urretxindorra bertsolari politikoa zan, ganera oso lagun handiak ziran Eulea eta Enbeita, eta sarri bertsotan erantzuten eutsien alkarri.

Horretaz aparte, Errenderi´tar Erramun Aba Ori´tar Koldobika, Tene eta geroago iparraldeko olerkarienak be agertzen hasi ziran, esaterako Oxobi.

NONDIK JATORKO EULEA EZIZENA
Ezizenak jartzen euskaldunok beti izan izan gara paregabeak.
Gehienetan etxearen izena aukeratzen zan horretarako norberaren
izenaren ondoan, horretara jatorria adierazita. Izenak orain baino gehiago errepikatzen ziran eta, ez nahasteko, etxearen izena ondoan jartzen zan. Holan, lagun hori bertara ezkondu zan etxearen izena iminten zan, edo ezkongabeen kasuan euren
jaiotetxea; beste batzuetan, barriz, lanbidea jartzen zan izena eta gero.

Eulea erderaz, tejedor da. Eustakio bera ehungintzan ibilia zan, eta bere familia bere bai. Halan da ze, hortik jatorko gure eskualde
honetan usu ikusi ez dan lanbide bategaz batera ezizena. Gero, denporeagaz, askok eulie esan izan deutsie, eta Gatika aldean Eustakio Eulie lez Eustaki bakarrik igitaiagaz. ezagutzen dabe.

BERTSOJARTZAILEA
“Abesti Barriak” izenagaz bertso-paper batzuk atara ebazan. Bertan agertzen dan bertso-sorta batek holan dino: “Mille ta bederatzireun eta amaseigarren urtean bei esnetsu bateri jarriak.”
Hogeita hamabi bertso dira zortziko txikian. Eustakiok sarri erabilten
eban ironia nabari da bertso honeetan; eta, izan bere, gaiak
eurak bere halakoak dira: baserritar bi eztabaidan bere behiak sei
azunbre esne emon baietz eta ezetz.

Askotxo falta dira
sei azunbrerako,
baña beiek errurik
iñondik ezteuko.
Gizonakaz edarto
portau da Donato,
kopea etzan falta
nai ebanantzako.

Azkenean, sei azunbre emon beharrean, zazpi kuartilu eta erdi emon ebazan behiak. Eta behiak dinogu, zekorrak bere esne gehiago emon leikealako... Zoritxarrez bertso-paper hau ez jaku esku artera heldu." (..).

---
Informazio gehiago, Berria-ko artikuluan: https://www.berria.eus/paperekoa/1521/033/001/2012-04-10/sagastik-kantatutakoen-atzetik.htm