Biographies - View details   To know more about this section

Santxa Hortiz

Personal details

Name
Hortiz, Santxa
Birth
1400 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Lasturko Miliaren eresiari erantzunez egin zituen bertsoak. Bere nebaren alde egiten du bere bertsoetan, Milia Lasturkoren senarra zen Oroko Peru Garziaren alde.

"(...) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz."

Iturria:
- Alvarez, Amaia. "Euskal Emakume idazleen lekua literaturaren historian". IN. Jakin aldizkaria, 148 zkia, 2005eko maiatza-ekaina. https://tinyurl.com/y67bkklg ]
- Klasikoen gordailua: http://klasikoak.armiarma.com/testuak/herri14011.htm