Biographies - View details   To know more about this section

Txema Abarrategi

Personal details

Name
Abarrategi, Txema
Complet name and surname
Abarrategi Garaigordobil, Jose Maria
Birth
1963 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Basque Country
Death
2023 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Organizer
Specializations
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Gorbeialdeko ordezkaria Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan (2012-2015).

Biographical details

Biography
1963ko abuztuaren 18an jaio zen Gateizen (Araba). Etxekoen eraginez bertsozaletu zen. Aramaioko Bertso Eskolako kide izan zen eta Araban bertsolaritza sustatzeko ekimen ugaritan parte hartu zuen; Arabako Bersozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan zen Gorbeialdeko ordezkari gisara 2012-2015 bitartean. Betsozaletasuna oinordekoei pasa zien eta horren lekuko da Peru, Sabin eta Martin semeen jarduna.

Euskaltzalea izaki, bertsolaritzaren alorrean egindako ekarpenaz gain, esku-hartze zuzena izan du euskara eta hizkuntza gutxituak indarberritzeko hainbat ekimenetan: Aramaioko Txirritola Euskara Elkartearen sortzaileetakoa izan zen; Goiena komunikazio taldearen sortze eta eratze prozesuan parte hartu zuen Txirritolaren ordezkari gisa; Fagor etxetresnak enpresako Euskara Planaren zuzendaria izan zen hainbat urtez. Bizitzako azken urtetan Garabide Elkarteko lan-taldean jardun zen hizkuntza lankidetzan.

2023ko abuztuaren 20an zendu zen 60 urte bete berri.