Biographies - View details   To know more about this section

Aña Etxegarai

Personal details

Name
Etxegarai, Aña
Complet name and surname
Etchegaray Baraziart, Marie Anna
Birth
1873 Lekorne + Lekorne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Basque Country
Death
1939 Hazparne + Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
1873ko azaroaren 18an jaio zen Lekornen. Espartingile eta ostalaritzan jardun zuen. Espartin fabrikan egin zuen lan eta bertan ezagutu zuen Marie Hargain Kanbokoa, bere bertsotako laguna. Hazparnera ezkondu zen eta bertan bizi izan zen, Hazketa auzoan, eta ondoren Peña auzoan. Aña eskolatua zen, irakurtzen eta idazten bazekien. Sei seme-alaba izan zituen. Hazparnen hil zen 1939ko azaroaren 8an.

Bere izena modu ezberdinetan jasota dago. Beñat Souleren lanean (2011), Mariana Etchegaray Baraziart "Aña Debrua" bezala jasota dago; Carmen Larrañagak aipatzen duen Marie Abbadia Arrasten lanean (1909), Anna Etchegoyen bezala agertzen da; eta 1894eko Lore Jokoetako irabazle bezala, "Réveil basque" egunkarian, Marie Etchegaray bezala jaso zen.

1894ean Hazparneko Lore Jokoetan bat-bateko sariketa irabazi zuen. Eta 1896koetan, Kanbon, berriro ere saridun izan zen, orduan, hirugarren postua eskuratuta.

Bera baino zaharragoa zen Marie Hargainekin batera sarritan kantatu zuen. Arrakasta handia izan zuten bi emakumeek eta leku askotatik kanturako deitu zieten (Soule, 2011).

Marie Abbadiak 1890ean elkarrizketatu zituen Aña Etxegarai eta Marie Hargain, eta bien arteko bat-bateko jardunaren berri eman zuen bere lanean. Elkarrizketa horretan Añak, bertsotarako gogoa espartin fabrikan lanean ari zela piztu zitzaiola azaltzen du; eta plazan jendaurrean bertsotan egiteko nola jazten ziren galdetuta, apaiza aipatzen dute bi bertsolariek. Apaiza bertso entzuleen artean egoten zen ikusten eta entzuten, eta emakume bertsolariak argi ibiltzen ziren baita janzkerarekin ere, emakume desegokiak bezala markatuak ez izateko.

Bertsu jartzailea ere izan zen. Jasota gelditu diren betso-sortak: "Oraiko dama gaztiak" eta "Penako bi ahizpen kontuak". Marie Abbadiak hala eskatuta, bertso-sorta bat sortu zuen bere lanerako, baina frantsezezko itzulpena bakarrik argitaratu zen: https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k8630871q/f154.image ]

Iturriak:
- Soule, Beñat. "Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez". Bilbo: Erroteta; Euskaltzaleen Biltzarra, 2011. [Argazkiaren iturria ere]
- Larrañaga, Carmen. Bersolaris destacadas. IN. "Euskonews & Media", 56 zkia., 1999-11-26. http://www.euskonews.eus/0056zbk/gaia5603es.html ]
- Abbadie d'Arrast, Charles d', Madame. "Causerie sur le pays basque : la femme et l’enfant". Paris: Roudeval, 1909. https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k8630871q/f75 ]
- "Bi emazte bertsolari, Marie d’Abbadie d’Arrast, 1896". Baiona: Bilketa, 2018. http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/testu-hautatuak/1617-bi-emazte-bertsolari-marie-d-abbadie-d-arrast-1896