Biographies - View details   To know more about this section

Gexan Alfaro "Lantziri"

Personal details

Name
Alfaro, Gexan "Lantziri"
Complet name and surname
Alfaro Mutuberria, Gexan
Birth
1941 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Gexan Alfaro Urepele Lantzirian sortua da 1941ko uztailaren 21ean, hamazazpi haurrideko familia batean. Sortetxe izenetik heldu zaio izengoitiaren jatorria. Goimailako ikasketak segitu zituen, apezgai gisa, Baionako eta Akizeko seminarioetan. Xede hori baztertu eta, ezkondu zen Pantxika Erramouspe aldudarrarekin, 1969ko azaroaren 8an. Lau haur ukan dituzte: Amaiur, Ellande, Maialen eta Eñaut. Lanbidez, Elkar argitaletxean ari izan da.

Ikastolen aldeko mugimenduan eta Ipar Euskal Herriko ezker abertzale mugimenduan ibili da. 1986an, Seaska federazioaren lehendari izendatua da.

Euskal idazle, Zabal aldizkaria sortu zuen 1973an Jokin Apalategi, Paulo Iztueta eta Beñat Oihartzabalekin.

Piarres Lafittek erakatsi zion bertsuen moldatzen. Idatzi dituen bertsuetaz gain, 50 bat kantu hitzak idatzi ditu, bai eta ipuin asko haur eta gazte literatura sailan.
Graaf-en "Itsasoko gauza harrigarriak" (1971) eta J. Blot-en "Artzainak eta Euskal-Herria: Mendiak eta historiaurrea" liburuak euskaratu ditu (1993).
Euskaltzain urgazlea da.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Gaua izarretan; Eskual etxea; Gizonaren berri; Lur ikara; Ez dea maitasunik; Egia eta gezurra; Amodioa gauza ederra; Aita eta amari; Bakean bizitzea; Bertsulari txikien omenez; Presondegiko pilotari; ...