Biographies - View details To know more about this section
Oier Urreizti
Personal details
- Name
- Urreizti, Oier
- Birth
- 2000
Biographical details
- Biography
- Baxe Nafarroako Bidarrai herrian handitu zen. Kanboko Errobi ikastolan hasi zen bertsutan, eta Etxepare lizeoan zelarik Euskal Herriko Gazte Bertsolari txapelketara bi aldiz sailkatu zen. Bertsoa urte batzuez utzi ondotik berriz aritzeko gogoa piztu zitzaion, beraz lehenik taldekakoan eta ondotik 2020/2021eko Xilaban parte hartzera motibatu zen. Gaur egun, Baigorriko bertso eskolan parte hartzen du. Bestalde, Baionan euskal filologia ikasi eta Urepele eta Aldudeko euskarari buruzko ikerlan bat egin zuen.

