Biographies - View details To know more about this section
Amaia Agiriano
Personal details
- Name
 - Agiriano, Amaia
 - Complet name and surname
 - Agiriano Arrese, Amaia
 - Birth
 - 1976 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country
 
Bertsolarism
- Main specialization
 - Bertsolaria
 - Jarduerei buruzko azalpenak
 - Parte hartutako txapelketa eta sariketak:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Bat-batean: 1990 (finalista, txikietan taldeka, Leintz taldea, Agurtzane Iñurrategi, Arantzazu Fernandez eta Jaione San Migelekin); 1991 (finalista); 1994 (finalista). Bertso-paperak: 1989 (1.saria, 13 urte); 1991 (aipamena); 1992 (aipamena); 1994 (aipamena).
Ezeizatar Eusebio saria, taldeka (Ibarra): 1992 (Agurtzane Iñurrategi, Saioa Arando eta Iker Agirrerekin). 
Biographical details
- Biography
 - Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1976an. Arkitektura ikasketak egin zituen lehenik eta, lanbide horretan urte batzuk egin ondoren, psikologia gradua ikasi zuen adimen-gaitasun handiko haurren inguruko jakinminak erakarrita. Gai horretan erreferentiazko aditua da;  2015az gero, formakuntza ikastaroak eta aholkularitza eskaintzen die irakasle eta gurasoei (Aupatuz elkartea); 2022az gero, gaiarekin eralazonatutako irakasgaia irakasten du EHUn; Guraso.eus taldeko ohiko kolaboratzailea da. Aramaion (Araba) bizi da.
Almen ikastolan hasita, Leinzko bailarako bertso-eskolaren egin zituen lehen urratsak bertsolaritzan, Patxi Goikolea irakasle zuela. Bertso-eskola aitzindari horren bigarren labekadako kideetakoa izan da Saioa Arando, Agurtzane Iñurrategi, Ainhoa Agirreazaldegi eta beste hainbatekin batera. Garaiko gehienak bezala, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hainbat urtetan, hainbat bat-bateko finaletan sartzea lortu zuen eta aipamen ugari jaso zituen bertso-jarrietan egindako lanengatik. Debagoiengo herrietako saio txiki batzuetan kantatzen aritu zen urte horietan - aipatutako bertsolariekin nagusiki - , eta baita gazteentzako sariketeta gutxi batzuetan ere.
Unibertsitateko ikasketak egiten hastearekin batera, ia guztiz utzi zuen jendaurreko jarduna. 
