Biographies - View details   To know more about this section

Saats Karasatorre

Personal details

Name
Karasatorre, Saats
Complet name and surname
Karasatorre Martinez, Saats
Birth
1992 Etxarri-Aranatz + Etxarri-Aranatz < Sakana < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea

Biographical details

Biography
Joxema Leitzarekin hasi zen Etxarriko ikastolan, eta gerora, harekin jarraitu zuen bertso eskolan.

Gaztetxotan bertsotatik eta bertso mundutik erabat aparte ibili zen; Bardoen aitzakia tarteko, 2014an berriz itzuli zen.

Lehen plaza 2014ko Bardoetarako azken entrenamendua izan zen. Etxarriko Leku Ona tabernan egin genuen; Etxarritik atera genituen bi taldeen arteko saioa izan zen.

Ordutik, Etxarriko bertso eskolan ibili izan da eta tarteka Altsasura joan izan da bertso eskolara. Tarteka bertsotan aritzen da inguruko herrietan eta Etxarriko bertso eskolak antolatutako saioetan; azke horietan gaiak jartzea ere egokitu izan zaio.

Bardotan hirutan hartu du parte, eta Nafarroako txapelketetan 2017, 2019 eta 2023ko edizioetan hartu du parte. 2019koan finalerdietaraino iritsi zen.
Zenbait gazte sariketetan aritu da: Xalto, Izeta (txapeldun 2018an), Bertsokabi, BAT bertso afari txapelketa, Osinberde...

Gaur egun bertso irakasle lanetan dabil. 2022-23 ikasturtean hasi zen Hezkuntza Arautuko bertsolaritza irakasle gisa. Aurrez Sakanako bertso eskoletan ibili zen lehenago; Lakuntza, Etxarri eta Altsasun.

Haur Hezkuntzako gradua burutu zuen Gasteizen. Bertsoak ahozkotasuna lantzeko baliabide gisa izan ditzakeen aukerak aztertzeko saiakera egin zuen bere GrALean.