Biographies - View details   To know more about this section

Peio Erramouspe "Manexene"

Personal details

Name
Erramouspe, Peio "Manexene" (1880-1967)
Complet name and surname
Erramouspe Karrika, Peio
Birth
1880 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country
Death
1967 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Peio Erramouspe Karrika "Manexene" edo "Harrixabal" 1880ko urriaren 30ean sortu zen Bankan. Eskola gazterik utzi eta laborantzaz bizi izan da. Peio Erramouspe ezkondu zen Joana Karrikaburu bankarrarekin 1911ko azaroaren 26an eta bi haur ukan: Mari Antoaneta eta Triztan Ximun. Bederatzi haurrideetarik sei joan ziren 1914ko gerlarat, horietarik bat Amerikanoekin, han bizi zelakotz, eta denak bizirik gibelerat etorri ziren. Esker onez, Lurderako bidaia egin zuten Bankako bostek, joan-etorria ortutsik (oinutsik). Peio Erramouspe 1967ko ekainaren 23an zendu zen.

Bat-bateko sariketa batzuetan agertu bazen ere, Peio Erramouspek familiako ospakizunetan zuen bat-batekoan kantatzen gehienik eta herriko besta bakar batzuetan. Idatzi bertsuetan zuen halere dohain eta lana agertu hobekienik. Jakina da anitz maite zuela kantu zaharren kantatzea ere.

Sari andana lortu zuten bere bertsuek eta 1946an epaimahaikide egon zen Donibane Lohizunen eta Hazparnen Hernandorenaren sariketan.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Ondoko bost hauek sariztatuak edo aipatuak izan dira: Eskualdunak eta Gernikako arbola (1908 Atharratze ohorezko aipamena); Bedatsa edo primadera (1909 Hazparne 6. garait saria); Uda (1911 Mugerre 3. garait saria); Larrazkena (1912 Donibane Garazi ohorezko aipamena); Artzain mendian (1924 "Gure Herria"ren sariketan 2. garait saria).