Biographies - View details   To know more about this section

Haizea Arana

Personal details

Name
Arana, Haizea
Complet name and surname
Arana Cardenal, Haizea
Birth
2001 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
2010-2011 ikasturtean hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen hasi eta Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan eman zuen izena 9 urte zituela. Geroztik bertso-eskola honetako kidea da. 2016-2017 ikasturtean bertso-eskolako irakasle bezala hasi zen Eskoriatzako Hankamotx bertso-eskolan eta Aretxabaletan ere irakasle lanetan aritu izan da. 2017-2018 ikasturtean Aramaioko bertso eskolan hasi zen eta geroztik Aramaio eta Aretxabaletako bertso-eskoletako kidea da. Gaztetxotatik parte hartu izan du Gipuzkoako eskolarteko txapelketan eta Gipuzkoako herriarteko txapelketan ere parte hartu zuen 2017an. 2020an Barañaingo Txana saria irabazi zuen, 2021. urtean Señora Sariketako finalista izan zen eta 2023an Lezoko Muxikatua sariketa musikatua irabazi zuen. Bertsoarekin lotutako beste lan batzuetan ere aritu da: eRRe ikuskizuna eta BTN podkasta. Txapelketatik kanpo, hainbat saio egin ditu batez ere bere bailaran eta gazte sariketa batzuetan parte hartu izan du. Bertso udalekuetako partaide ere izan da gaztetxotatik.