Biographies - View details   To know more about this section

Ane Ezenarro

Personal details

Name
Ezenarro, Ane
Complet name and surname
Ezenarro Beristain, Ane
Birth
1991 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Gai-jartzailea
Specializations
Presenter
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzaile eta aurkezle:
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 2017
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2019; 2024
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2022
Señora sariketa: 2023
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2017; 2018; 2019; 2020; 2021; 2022; 2023; 2024

Biographical details

Biography
Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1991eko otsailaren 1ean. Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza ikasketak burutu zituen Kantabriako Unibertsitatean (Santander, Espainia) eta Ecole Nationale des Ponts et Chaussées-en (Paris, Frantzia), eta bide-ingenieritza du lanbide. Getarian (Gipuzkoa) bizi da eta bertako bertso-eskolako partaidea da.

Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan nabarmendu da. 2017ko Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan aritu zen lehen aldiz gai-jartzaile, gai-emaile eta aurkezle lanetan (Getaria, 2017-03-04). Eskolarteko Txapelketa zela-eta Bertsozale Elkarteak antolatutako gai-jartzailetza ikastaroan hartu zuen parte 2018an, eta txapelketa horretako gaiak jartzeaz arduratu ziren. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldean sartu zen gero eta, orduz gero, Gipuzkoako Txapelketetan, Eskolartekoetan, eta hainbat sariketa eta plazatan aritu da langintza horretan. 2022an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kidea izan zen eta hainbat saiotan aurkezle eta gai-emaile lanak egin zituen, tartean, Durangon jokatu zen finalaurrekoan.