Biographies - View details   To know more about this section

Juana Manuela Irusta

Personal details

Name
Irusta, Juana Manuela
Birth
1844 Elgoibar + Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1882 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-paper saltzailea

Biographical details

Biography
"Juana Manuela Irusta Egia bertsoak kantatzen ibili zela gauza jakina da. Hark kantatzen dituen bertsoetan behin eta berriz aipatzen da izena. Harren senarra famatua zen, "Asteasuko itxua" esaten zitzaien bi lehengusuetako bat: Pedro Mari Etxaburua Zelaia (1839-1882) hain zuzen ere. Liburu bateko atala eskaini zien Auspoak (Zavala 1967). Juana Manuela ez da aipatu izan bertsolari gisa, baina bertso horietan erabat azaltzen da gizonari kantuan. Batean, horrela esaten dio Pedro Marik: "Andria, bertsolari ederra zera zu".

Elgoibartarra zen Juana Manuela, 1844ko maiatzaren 27an jaioa. 1866an ezkondu zen, Elgoibarren, Asteasuko Pedro Mari Etxaburua Zelaiarekin, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Horietako bi, segituan hil ziren. Tolosa bizitu zen familia, Arostegieta kalean. Bizitza motza izan zuten. Biriketakoak edo tuberkulosiak jota hil ziren: Juana Manuela 38 urterekin, 1882ko urriaren 24an; pedro Mari zortzi hilabete lehenago, 42 urterekin. "Laugarren mailako" hiletak egin zitzaizkien, pobreenei egiten zitzaizkienak.

Besteak beste, bertso-saltzetik biltzen zuten dirua, plazaz plaza ibiltzen zirenean, elkarri sekulakoak esanez. Espektakuluaren parte zela ematen du (Zavala 1967: 317), artikulu honetan aipatzen ditugun beste itsu-bertsolarien kasuan bezala. Bost bertso-sail gorde dira eta sail horietako lauetan, Juana Manuelak ere kantatzen du (Zavala 1967)." (Agirre 2019)

Pello Marik eta Juana Manuelak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.


Iturria:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]

Beste iturriak:
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf