Biographies - View details   To know more about this section

Miguel De Basterretxea

Personal details

Name
Basterretxea, Miguel De
Birth
XVII.mendea (1685?)

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Koplaria

Biographical details

Biography
"Migel Basterretxeak Eibarko Untzaga plazan kantatu zituen ondorengo kopla hauek. Herriko bikarioari, Don Antonio Elzarzagari, ez zion tobera jotze hark grazirik egin eta koplaria auzitara eraman zuen. Auzi horretakoxe sumarioan datoz hain zuzen kopla ustez hogendunok. Epaian mutilari fidantza haundi bat ezartzen diote eta hura ordaindu arte, preso dago. Bera morroi soila izanik, zerez ordaindurik ez zeukan, baina auzi guztian bere morroiaren alde gartsuki jokatu zuen ugazabak, Untzaga Dorreko Domingo de Olabek, mila marabedi ordaindu zituen eta orduantxe askatu zuten mutila. Migel Basterretxea ez zen segurrenik koplen egilea bera izango, baina zigorra berak jasan behar izan zuen, gizajoak."

Iturria: Amuriza, Xabier. "Bizkaiko bertsogintza II". 33 or.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Kontu barri bat suzedidu da. (X. Amuriza. Bizkaiko bertsogintza II. 33. or.)