Biographies - View details   To know more about this section

Santos Beloki

Personal details

Name
Beloki, Santos
Complet name and surname
Beloki Indakoetxea, Santos
Birth
1936 Ezkurra + Ezkurra < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Eragilea
Specializations
Presenter
Bertso irakaslea
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartearen sorreran parte hartu zuen (1980) eta, ondoren, Iparraldeko lehen bertso-eskolen sorreran (Donibane-Garazi).
Donibane Garazi (1984-1988), Hazparne (1985-1988) eta Maule (1985-1988) -ko berso-eskoletako irakasle.
Iparraldeko bertso-saio eta jaildi askotan aurkeztu ditu taldean jarritako gaiak: 1980ko hamarkada.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako epaile: 1985, 1986 eta 1987
I. Lapurdiko Bertsolarien Sariko epaile: 1987

Biographical details

Biography
Ezkurrako Plazenea etxean jaio zen 1936ko uztailaren 14an. Ezkurrako okindegiko semea, zazpi senide ziren. Gaztetxoa zela Arantzazuko seminariora joan zen eta han abiatu zuen Frantziskotar bidea. Ikasketak amaitu eta apaizturik, Donapaleura destinatu zuten (1965), Nafarroa Behereko Amikuze eskualdeko herri-burura, eta hogeita bost urte egin zituen bertan.

Bertsularien Lagunak Elkartearen sortzailetakoa izan zen, 1980an. Orduko eztabaidak gainditurik, Gipuzkoan hartu berria zuten bideari heltzea deliberatu zuen Elkarteak, eta bertsolaritza ikastoletan sartzeko ahaleginari lotu zitzaizkien. Hastapen haietan, bertso-irakasle eginkizuna hartu zuen Santos Belokik, eta Donibane-Garazin hasi zen 1984an; hurrengo urtean, Hazparne eta Mauleko ikastolak gehitu zitzaizkion. Lehen irakasleetakoa izan zen Xanti Iparragirre eta Jexux Artzallusekin batera, eta lau urtez jardun zuen zeregin horretan, 1988ra arte.

Bertso-irakasle gisara egindako ekarpenaz gain, bete ditu beste eginkizun batzuk Iparraldeko bertsolaritzan toki egiten diotenak: gai-emaile gisa sarri aritu zen aipatzen ari garen hamarkadan (1980-1990) taldean jarritako gaiak aurkezten, eta baita bertso-epaile lanetan ere Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta Lapurdiko Bertsolari Sariketan hamarkada berean.

Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritza kidea izan zen 1987tik 1990ra bitartean, eta beronen ordezkari gisan, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko zuzendaritza kidea Mixel Lekuonarekin batera, Elkarte honen sortze eta egonkortze aldiko lehen urtetan aktiboki esku hartuz.

Hitz jario bikainekoa, predikari onaren sona zuen Iparraldeko lurraldetan. Bereak dira Urepelgo erretore Bazkancek Xalbador bertsolariaren omenaldi eguneko elizkizunean (1976-11-07) eta handik hiru egunetara haren hileta elizkizunean (1976-11-10) irakurritako sermoiko hitzak.

Segurara (Gipuzkoa) destinatu zuten 1991ean eta, hemendik, Zarauzko Franziskotarren konbentura 2021ean. Herria, euskara eta ebanjelioa izan ditu bizitzako gida-lerroak.