Biographies - View details   To know more about this section

Peio Ardaiz

Personal details

Name
Ardaiz, Peio
Complet name and surname
Ardaiz Gale, Peio
Birth
1997 Iruñea + Iruñea < Metropolialdea < Iruñerria < Nafarroa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Gai-jartzailea

Biographical details

Biography
Iruñeko eta Erronkarikotzat du bere burua.
Matematikan doktorea eta matematika irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).

Euskara helduaroan ikasi zuen, eta beraz, bertsolaritzarekiko zaletasuna helduaroan iritsi zitzaion lagun euskaldunek eraginda. Urteroko Erronkariko bertso-afaria izan zen bere lehen harremana bertso munduarekin. Geroago, 2022an, NUPen lanean hasitakoan, urte horretan berpiztutako NUPeko bertso eskolan hasi zen bertsotan, Idoia Granizo eta Sarai Robles irakasleekin. Bertso-eskola horretatik sortu zen ere Bertx(h)ori Sariketa antolatzeko ideia, eta hori izan zuen estreinako plaza, Haizea Aranarekin osatu zuen bertso-bikotea. Bertx(h)orin aritu da batez ere, baina beste plazetan ere aritu da: Barañaingo Kopla Txapelketan, Izeta Sarian edo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurre-kanporaketan… Dena den, eremu informaletan kantatu izan du batez ere: bertso-poteoak, bertso-bazkariak edo bertso-afariak. Gaur egun Barañaingo bertso eskolako kide da.
Gai-emaile gisa ere aritu izan da batzuetan: Iturramako jaietako bertso-saioan, Herri San Ferminetan edo bertso-afariren batean.

Publications

Argitaratugabeak eta azterlanak
Iruñeko Udalaren Egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketa irabazitakoa da poesia atalean, "Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz. Gazte langile baten egunkaria orainaren aurrean".