Biographies - View details   To know more about this section

Simon Gandarias

Personal details

Name
Gandarias, Simon (1897-1949)
Complet name and surname
Gandarias Olano, Simon
Birth
1897 Ibarrangelu + Ibarrangelu < Busturialdea < Bizkaia < Basque Country
Death
1949 Elantxobe + Elantxobe < Busturialdea < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Afizioz jartzen zituen bertsoak, kopiak laguneri zabaltzeko

Biographical details

Biography
Ibarrangeluko (Bizkaia) Biderdi baserrian jaio zan 1897ko urriaren 28an. 1915ean, orduko soldadutzatik alde egiteko, ‘Chicago’ itsasontzia hartu eta Le Havreko portutik atera zen Ameriketako Estatu Batuetara. Familiatik urrun, sorlekutik urrun, gizarte amerikanoan integratzeko ahaleginak egin zituen. Utah, Nevada, Kalifornia, Idaho eta Oregonen bizitu zen. Lanbide asko izan zituen: artzantza, zurgintza, saltzaile, eta, azkenaldera, tabernari.

Laureana Elorza elantxobearrarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten. Artzain eman zituen urte luzetan, emaztea eta semea Euskal Herrian bizi ziren. Familiatik urrun, sorlekutik urrun, gizarte amerikanoan integratzeko ahaleginak egin zituen. Testuinguru honetan, hango euskaldunen bizipenak eta oroimenak eta oroiminak kantatzen zituen.

Afizioz jartzen zituen bertsoak, idatzi eta lagunen artean zabaltzeko, baina itsasoa ere zeharkatu zuten haietako batzuk: "Elantxobetarra naiz" kantatu zion Estitxu Roblesek (Zortzikoak, 1986), eta "Idahoko berriak" Oskorrik (Landalan, 1995). Geroago, Joseba Sarrionandia idazleak, Simon "Sam" Gandariasen bizitza eta testuak ikertu ditu, Manuel Sotaren 1938ko eskuizkribu baten lorratza jarraituz, eta haren bertsoen bilduma bat argitaratu du: We are plenty in here Euzkadin eginak liburua (Pamiela, 2025); bertso horiek Luhartz taldeak musikatu eta entzungai jarri ditu.

Biriketako enfisema batez gaixotu eta 1949ko abenduaren 2an zendu zen, 52 urte zituela.

Publications

Argitaratutako liburuak
Sarrionaindia, J. We are plenty in here – Euzkadin eginak. Pamiela, 2025.
Argitaratutako grabazioak
Elantxobetarra naiz. Zortzikoak. Estitxu Robles. Elkar (1986)
Idahoko berriak. Landalan albuna. Oskorri. Elkar (1995)
Ezagutzen diren bere lanak. Luhartz (2025). https://luhartz.com/sam-gandarias/