Biographies - View details   To know more about this section

Joxean Agirre

Personal details

Name
Agirre, Joxean
Complet name and surname
Agirre Odriozola, Joxean
Birth
1949 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-kazetaria
Specializations
Publisher

Biographical details

Biography
Azpeitian jaio zen eta Zarautzen bizi da gaur egun. Soziologia ikasi zuen Parisen eta kazetaritza Leioan. 60ko hamarkadan euskal kulturak eta abertzaletasunak izan zuen berpizkundeak markatu zuen. 80ko hamarkadan literatura lantzen hasi zen eta 1986an lehen nobela atera zuen. Ordutik, hainbat nobela idatzi ditu. Herrigintzak markatu du bere lanak, kazetaritzak. Eibarko ikastolan irakasle lanetan jardun zen bi urtez. Egin egunkariko kazetaria zen. Kulturako erredaktore izan da Gara egunkarian, bertsolaritzan espezializatua, eta Bertsolari aldizkariko sortzailea eta zuzendaria ere izan da.

80ko hamarkadan Egin egunkariko kultura orrietan hasi zen bertsolaritzaz arduratzen. 1991ean, Bertsolari aldizkaria sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan da bi hamarkadetan. Argia saria jaso zuen Bertsolari aldizkarian egindako lanarengatik (1991). Gara egunkarian kultura sailetan bertsolaritzaz idatzi izan du.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
81eko Eskolartekoan lehen kazetari lana bertso ingurukoa