Biographies - View details   To know more about this section

Iñaki Eizmendi "Basarri"

Personal details

Name
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Complet name and surname
Eizmendi Manterola, Iñaki
Birth
1913 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1999 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea
Epailea
Gai-jartzailea

Biographical details

Biography
Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Erietxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera.

Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak...

Metodologia zehatz bati jarraitu ez bazitzaion ere, bertsolaritzari buruzko ikuspegi bere-berea zuen (Bertsolaritzari buruz, 1984, Auspoa, 178). Etorri handiko bertsolaria, bere garaikideek miretsia, hitz lauzko jardun errimatu luzeen egile paregabea ere bazen. Ez zen bat etorri 1962ko Txapelketa Nagusiko emaitzarekin, eta ez zuen gehiago parte hartu.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Zestuan, 1930 edo 31n Erauskin Errotaria edo Patxi Errota zaldibitarrarekin (Errotaria bakarrik ari zelarik mitin batean, lagunek bultzata hasi omen zen Basarri ustekabean)