Biographies - View details   To know more about this section

Oskar Estanga

Personal details

Name
Estanga, Oskar
Complet name and surname
Estanga Ezkurdia, Oskar
Birth
1978 Gaintza (N) + Gaintza (N) < Araitz < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Organizer
Bertso irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Gaintzan sortu zen 1978.urtean. Magisteritza musikalean diplomatua, musikaren eta aisiaren inguruan lan egin izan du, umeentzako antzerkia, bertsoak eta musika, perkusio ikastaroak... Azken urteetan mugimendu librea eta osasunarekin zerikusia duten praktikak garatu ditu eta gaur egun horien bueltan dabil lanean, dantza integrala, mugimendu adierazkorra, Kontakt inprobisazio dantza, Dantza estatikoa...
1991an bertsotan hasi eta Iruñeko bertso eskolan trebatu zen. Eskolartekoetan aritua eta Nafarroako Txapelketan urtero parte hartzen du, finalean usu aritu da. Azken urteetako bertso jarduna bertso musikatuetan garatu du gehien, bat-batean munduko musikekin bertsotan ikuskizunarekin, baita Gurerara, bertsolaritza eta rap improbisazioa elkartzen dituen emanaldiekin. Urte askotan izan zen bertso udalekuetako begirale eta bertako ekoizpenen arduradun. Bertsozale Elkartearen bertso eskolentzako materialgintzan ere badabil azken urteetan, bertso sorten musika produkzio eta grabaketatan.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
- Nafarroako eskolartekoetan, 1991 tik 1996era. Lehen plaza Leitzako zinean, 1991an.
- Nafarroako bertsolari txapelketan, 1996-etik txapelketa oro.
- Emankizun bereziak: Berriketan (kantu zaharrak berritzen jendearekin kantuan), 3,2, zast egizu jolas eta Hor konpon Marianton antzezlanetako partaide, bertso eskoba saioko “suplente”, Bat-batean, munduko musikekin bertsotan sortzaile eta partaide, eta “Errimatuz garenari arrimatuz” saioko sortzaile eta emaile.