Biographies - View details   To know more about this section

Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"

Personal details

Name
Etxaburua, Joxe Inazio "Asteasuko Itsua"
Complet name and surname
Etxaburua Garaiar, Jose Inazio
Birth
1840 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1900 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-paper saltzailea

Biographical details

Biography
1840an jaio eta 1900ean hil zen Asteasun. Itsua zen eta familiatik zetorkion gaitza: bistarekin jaio arren, urteetara itsu gelditzen ziren kide gehienak. "Itsutarrak" deitzen zien familiari. Lehengusu zaharrago bat bazuen, Pello Mari, bera bezala itsu eta bertso-paper saltzailea zena.

Jazinta Arrutirekin ezkondu zen 1864an. Bi ume izan zituzten, bikiak, eta ume bat jaio-berritan hil zitzaien. Senar-emazteak plazaz plaza ibiltzen ziren elkarri bertsoak kantatu eta bertso-paperak saltzen.

Joxe Inaziok eta Jazintak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.


Iturriak:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zientziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Auspoa liburutegia; 68-69-70, 317 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf ]
- Zavala, Antonio. "Xenpelar bertsolaria". Auspoa liburutegia; 88-89-90, 308 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10685.pdf ]