Biographies - View details To know more about this section
Maialen Hiribarren
Personal details
- Name
- Hiribarren, Maialen
- Complet name and surname
- Hiribarren, Maialen
- Birth
- 1957 Itsasu + Itsasu < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Basque Country
Bertsolarism
- Specializations
-
Eragilea
Biographical details
- Biography
- Itsasun (Lapurdi) jaio zen 1957ko azaroaren 3an. Hiriburun (Lapurdi) bizi da egun. Irakasle ikasketak burutu zituen; Seaskan hasi zen irakasle lanean 1976an, ikastola sare horren hastapenetan, eta bertan egin du bere lan-ibilbidea erretreta hartu arte. Bi semeren ama da, horietakoa delarik Patxi Iriart bertsolaria.
Ama hizkuntza euskara zuen arren, eskolan hastearekin joan zen galduz. Gero, berriro hartu zuen, euskal hiztun bilakatzeko. Ez da halako adibide bakarra, familia askotan frantsesa gailendu baitzen euskararen aldean. Euskararekiko kontzientzia bizia izan du beti, eta, Seaskan irakaskuntzan egindako lanaz gain, Bertsularien Lagunak elkarteko kide izan da 2000. urtetik aitzina, bertako Zuzendaritzako partaidea izan delarik hainbat urtez (2000-2010), transmisio alorrean. Lehen bertso eskolen sorreran parte hartu zuen, eta, Elkarteko ardurak izan dituen aldian, ekarpen handia egin du ikastoletan bertso-eskola taldeak eratzeko ahaleginean. Eragiletzaren lehen lerroa utzirik ere, oso gertutik jarraitzen du bertsolaritza. 2026an Xilabako txapel emailea izango da.
