Biographies - View details   To know more about this section

Estitxu Fernandez

Personal details

Name
Fernandez, Estitxu
Complet name and surname
Fernandez Maritxalar, Estitxu
Birth
1975 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Presenter
Bertso irakaslea
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea: Beintza-Labaien / Elgorriaga eta Ituren / Bera (1993-1999)

Biographical details

Biography

Psikologoa da. Urte anitzez komunikazioan jardundakoa, batez ere telebistan aurkezle. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da. Unibertsitate ikasketak bukatuta, Bertsolaze Elkartearen bidez Nafarroako ikastetxeetan bertso-irakasle eta TTipi ttapa telebistan aurkezle aritu zen. 1999an psikologo lanean hastearekin batera, ETB1en kolaboratzen hasi zen. 2000. urtean aurkezle hasi zen, tartean Sorginen Laratzan, Xabier Euzkitze eta Klaudio Landarekin batera, besteak beste. Garai horretan beste zenbait saio aurkeztu zituen, 2003an Bertatik Bertara saioa gidatzen hasi zen arte, Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2007tik 2013ra Kirol saioetan jardun zuen, baina tartean Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa eta ETB1eko Arratsaldero saioa aurkeztu zituen, besteak beste.
Bertsolaritzari dagokionez bat-batean eta jendaurrean 1991an bota zuen lehen bertsoa Iruñean, eta 2000an egin zuen azken saioa Asteasun. Nafarroako 8 txapelketatan hartu du parte eta lau final jokatu. 1997ko Euskal Herriko txapelketara sailkatu zen. 2012. urtean, oholtzak berriz ere tentatuta, Nafarroako taldekako Bardoen txapelketan aritu zen Iñigo Olaetxea eta Eneko Fernandez anaiarekin batera, eta txapela jantzi zuten. 2013. urtean ama izan zen, eta komunikazioan egindako ibilbidean geldialdi bat egin zuen, gaur arte dirauena. Psikologian formatzen jarraitu izan du beti, eta orain, psikologia perinatala oinarri duen elkarte batean eta hezkuntza libreko kooperatiba batean bere alea jartzen dihardu. Bi liburu argitaratu ditu: Gure erditzearen jabe (2013) eta M ama* eme* ume* (2022) Erika Lagomarekin batera.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
1991, Iruñea (Nafarroako Eskolarteko Finala) (bat-batean lau oinekin) (aurretik beste bi aldiz-edo ere kantatu zuen, Lesakan bat, kanporaketak)