Biographies - View details To know more about this section
Iker Gorosterrazu
Personal details
- Name
- Gorosterrazu, Iker
- Complet name and surname
- Gorosterrazu Elizagoien, Iker
- Birth
- 1990 Ituren + Ituren < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Bertso irakaslea
Biographical details
- Biography
- Txikitatik izan da bertsozalea, osaba (Bittor Elizagoien) bertsolaria izateak aunitz eragin omen zuen horretan segur aski. Nahiz eta txikitan ikasturteren batean bertso eskolan ibili, 14 urtetatik aitzina hasi zen bertso eskolan. Ordutik Donezteben, Iruñean, Oronoz-Mugairi, Erratzun zein Iturenen elkartu izan da bertsokideekin. Magisteritza Lehen Hezkuntzako ikasketak akitu eta berehala, Nafarroako Bertsozale Elkartean hasi zen lanean bertso irakasle moduan eta ordudanik bertsolaritza hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan ematen dabil Nafarroako hainbat eskualde eta herritan. Nafarroako Eskolartekoan, Bertsolari Txapelketan, Bardoetan zein hainbat sariketetan parte hartutakoa da.