Biographies - View details   To know more about this section

Jazinta Arruti

Personal details

Name
Arruti, Jazinta
Birth
1827 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1899 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-paper saltzailea

Biographical details

Biography
"Jazinta Arruti Asteasun jaio zen, 1827ko abenduaren 27an. Bertso kantuan aritzen zen "Jose Inazio Etxaburua Garaiarrekin (Asteasu, 1840-1900). Jose Inaziori "Astiasuko itxua" esaten zioten, goraxeago aipatu dugun Pedro Mari lehengusuari bezala. Asteasuko "Itxutarrak" familiako kide bat zen, eta Auspoako 68-70 zenbakietan atal bat dute (Zavala 1967). Jazinta Arruti bi aldiz ezkondu zela uste dugu. Jose Inaziorekin 1864ko abenduaren 12an ezkondu zen, bigarren ezkontzan. Bi ume izan zituzten, bikiak, eta bat jaio-berritan hil zen.
Jazinta 72 urterekin hil zen, 1899ko martxoaren 11n. Bere ibileren berririk ez genuen izango, bertso-paperetan haren izenik azaldu izan ez balitz. Hark kantatzen zuen sail bat iritsi da gugana. Ezinbestean erreparatu diegu Jose Inazioren bi puntu hauei: "Nire andre Jazintak artu didan gala, bertso berriak para bear dizkidala" (Zavala 1967)."

Joxe Inaziok eta Jazintak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.

Iturria:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf