Biographies - View details   To know more about this section

Joxe Mari Lopetegi

Personal details

Name
Lopetegi, Joxe Mari (1875-1942)
Complet name and surname
Lopetegi Olaizola, Jose Maria
Birth
1875 Irun + Irun < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1942 Arrueta-Sarrikota + Arrueta-Sarrikota < Amikuze < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
"Irunen sortu zen 1875eko apirilaren 13an, duela 130 urte, Joxe Mari Lopetegi, Hego Euskal Herriko errepublikanoen bertsolaria. Amikuzeko Arruetan hil zen, Behe Nafarroan 1942ko ekainaren 2an. Lopetegik bere garaiko prentsan, Irungo agerkarietan batez ere argitara eman zituen bertso sailak.

Joxan Elosegik, berriki liburu batera bildu ditu bertso sail hauek eta argitara eman Joxe Mari Lopetegi Errepublikanoen bertsolaria izenburupean, Paper Hotsak argitaldariak plazaratuta.
Bere jaiotzaren 130. urteurren honetan, eta Errepublika aldarrikatu zuten egunarekin bat eginez, errepublika gaitzat zuten bertsoak hautatu ditugu, hemen paratzeko.

Izan ere, Errepublikaren aldeko ideiekin zaletu zen gaztetan eta bertako bizitza politikoan esku hartu zuen 1911. urtetik aurrera. Zortzi urtez izan zen Lopetegi Irungo Udaleko zinegotzi, 1912-1921 bitartean. Igeltseroen kontratista zen bizibidez, baina diru egiteko izan zituen aukera guztiengatik ere sekula ez zen ideia errepublikano irmoetatik aldendu. Errepublika aldarrikatu ondoan, plazaz plaza ibili zen haren aldeko mitinetan bertso kantari, eta garai hartan argitaratu zituen liburu honetara bildu diren bertso gehienak. 1936ko irailaren 3an igaro zuen Hendaiako muga frankistengandik ihesi. Seme bat galdua zuen ordurako Irungo frontean. Bertso idazten eta argitaratzen segitu zuen ordea, euskal kazeta ezkertiar batzuetan. Hendaiatik alde egin eta, Lannemezanen egon ondoren, 1940 aldean egokitu zen Amikuzeko Arrueta-Sarrikota herrian. Hantxe hil zen 1942an."

Iturria:
- Literatur Emailuak. Susa Literatur Argitaletxea. https://armiarma.eus/emailuak/lopetegi.htm ]