Biographies - View details   To know more about this section

Juan Mari Areitio

Personal details

Name
Areitio, Juan Mari
Complet name and surname
Areitio Elkoro, Juan Mari
Birth
1945 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982, 1986, 1989 (finalaurreak) eta 1993.
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Kanporaketa Txapelketa Nagusirako: 1985 (sailkatua)
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1987 (finalista), 1990, 1992 (finalista), 1994 eta 1996.
Fernando Amezketarra Herri Arteko Bertsolari Txapelketa 1985: Iurretako taldea
Bizkaiko Taldekako Txapelketa: 2017 (Iurretako Bertso Taldie, finalista); 2019 (Durango-Iurretako Tronperrieta taldea, txapelduna); 2022 (Iurretako Urruxarrak taldea)
Osinalde Saria (Gabiria). urtea?
Mallabiko saria (Mallabia): 1975, 1976 (Txapelduna), 1977
Artxanberri eta Patxi Errota saria (Zaldibia): 1977
Zepai saria (Idiazabal): 1975, 1976, 1977
Urretxindorra saria (Muxika-Areatza): 1995

Biographical details

Biography
Abadinoko (Bizkaia) Gaztelu auzoko Burgizar baserrian jaio zen, 1945eko maiatzaren 6an. Hargatik, “Gaztelu” goitizenez ere izan zen ezaguna bertsotan hasi zenean. Maria Anjeles Azpiririrekin ezkondua, hiru seme-alaba izan dituzte; beren alaba da Alaitz Areitio Azpiri bertsolaria. Nekazaritza, tornerotza eta eraikuntza izan ditu lanbideak. Iurretan (Bizkaia) bizi da.

Nekazal giroan hezia, gaztetxotan bertsozaletu zen kantu eta bertso zaharren giroan eta euskaltzaletasunak bultzata; berekasa hasi zen bertsoa lantzen eta lagunartean jardunez trebatu zen; gero, 1970ko hamarkadako azken urtetan Durangon sortu zen taldean aritu zen, berak kontatzen duenez (Bertsolari aldizkaria, 126 znb.): "Hortxe sasoi inguruan hemen Durangon, Marisa Barrenak ipini eban bertso eskola moduko bat. Kuadrilla elkartzen ginen zapatu arratsaldeetan. Orduan ez zen ezagutzen bertso eskolarik eta guk egiten genuena zen elkartu eta ekin. Mallabitik mutil mordoa etortzen zen Elgetzurekin batera, Ion Aurre eta beste batzuk. Holan ibili ginen urte bat edo bi, baina itxi genuen, eta gero hasi ziren bertso eskolak".

Inguruko euskaltzale eta bertsozalek bultzatu zuten plazara, eta 1963an jardun zen lehen aldiz plazan, Abadinoko Mendiola auzoan, Akilino Izagirre "Zepai", Euxebio Igarzabal eta Juan "Kapela" lagun zituela. Soldadutzatik bueltan, garaiko bertsolari gazteentzako sariketetan parte hartu zuen (Osinalde, Artxanberri, Orixe, Zepai, ...) eta Mallabiko txapelketa irabazi zuen 1976an. Horrela, ezagutzera eman hala, poliki-poliki handik eta hemendik deika hasi zitzaizkien eta plaza ugari egi zituen, batik bat, Durangaldea eta mugako Gipuzkoako herrietan. 1982tik 1996ra bitartean antolatu ziren Araba eta eta Bizkaiko Txapelketetan zein Euskal Herriko guztietan hartu zuen parte. Txapelketaz kanpo ere asko ibili zen sasoi horretan plazaz plaza, kobratu gabe askotan, bere hitzetan, damurik gabe eta plaza horietan kantatzeko aukera eman dienaren pozarekin.

Bertsolari estimatua eta maitatua da Elorrioko ikastolak (1991), Errigoitik (2000) eta Durangaldeko Bertso Eskolak eta Iurretako Kofradiak (2026) eskaini dizkioten omenaldi edo eskerronezko ekitaldiek erakusten duten bezala.

Bere bizitza eta ibilbidearen zertzelada jakingarriak utzi dizkigu Bertsolaria aldizkariko 126. zenbakian idatzitako "Juan Marin Areitio: nire bizitza" artikuluan.




First steps in bertsolarism

Lehen plaza
1963an, Abadiñon, Akilino Izagirre "Zepai", Euxebio Igartzabal eta Juan "Kapela", lagun zituela

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Martuteneko notizi hura