Biographies - View details   To know more about this section

Jurgi Fuentes

Personal details

Name
Fuentes, Jurgi
Complet name and surname
Fuentes Goikoetxea, Jurgi
Birth
1981 Mungia + Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Epailea

Biographical details

Biography
Mungiarra. Bederatzi urte ingururekin hurbildu zen bertsozaletasunera, ikastolan euskara irakasgaian astero lantzen zuten bertsolaritza tarteak lagunduta. Handik Mungiko bertso eskolara jo zuen, urte batzuk geroago Taket Bertsolaritza Alkartearen sorreran parte hartzaile izateko. Larrabetzuko Itallen bertso eskolako kide ere bada. Bertso eskolatik kanpo lagun giroan abestea du gustuko, eta sarritan koplatan ere ibilia da panderoaren laguntzaz. Lagun arteko giroan eta bertso eskola inguruan abesten du gusturen. Ipar Uribe eta Uribe Butroe eskualdeetan urte luzez antolatzaile, gai jartzaile eta epaile ibili ondoren, Bizkaiko epaile taldean hasi zen 2010ean. Ordutik hona saio eta txapelketa desberdin askotan ibili da epaile legez, ia beti bat-bateko saioak epaitzen baina idatzizkoetan ere aritu da San Antontxu bertso paper lehiaketan. Betiere etengabe ikasi eta hobetzeko asmoz, ahal den heinean bertsolaritzari laguntzeko. Elektronikako ingeniaritza teknikoko ikasketak burutu zituen, urtebetez bertso eskola unibertsitatean bertan ere jarri zuen martxan Mungiako beste kide baten laguntzaz

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Mungiko Herriko Taberna (1996 inguruan)