Biographies - View details   To know more about this section

Maddi Ane Txoperena

Personal details

Name
Txoperena, Maddi Ane
Complet name and surname
Txoperena Iribarren, Maddi Ane
Birth
1994 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
XILABA Bertsolari Txapelketa: 2012; 2020 (finalista), 2026 (Txapelduna).
XILABA Taldekako Bertsolari Txapelketa 2019: Txapelduna (Ez Otoi Pentsa taldea: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe).
BARDOAK Nafarroako Taldekako Bertsolari Ekimena: 2018 (Amortziaren eliobak); 2024 (Hor gu!)

Biographical details

Biography
Hendaian (Lapurdi) jaio zen 1994ko azaroaren 23an. Lesakan (Nafarroa Garaia) bizi da. Gizarte Antropologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ia hamar urtez BERRIA egunkarian jardun ondoren, kazetari, zutabegile eta artxibozain lanetan, bertsolaritza eta idazle langintzan dihardu ostatu-zerbitzari lanbidearekin uztartuz.

Zortzi urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperenaren urratsei segika. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan eta 2012ko Xilaba Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte gero. Hainbat urtez bertsolaritzatik urrunduta egon ondotik 2018an itzuli da, Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan. 2019an taldekako Xilabako txapela jantzi du anaia Josu Txoperena eta Miren Artetxerekin batera. 2020an finalista izan da banakako Xilaban, eta Txapelduna 2026an, Xilabako txapela jantzi duen lehen emakumea.

Bertsogintza ez ezik, bide emankorra ari da literaturgintzan. 2020an argitaratu zuen bere lehen liburua, "Ene baitan bizi da"; X. Gazteluma saria jaso zuen lan honengatik. Gero etorri dira XXIII. Igartza beka jaso duen "Ez erran inori" (2022) eta Zilarrezko Euskadi saria jaso duen "Zaldi bat" (2026) eleberriak.

Publications

Beste argitalpenak
Ene baitan bizi da (eleberria). Elkar, 2020.
Ez erran inori (eleberria). Elkar, 2022.
Zaldi bat (eleberia). Txalaparta, 2026.
Ekoizpen oharrak
X. Gazteluma saria irabazi du (2020), "Ene baitan bizi da" eleberriarekin.

XXIII. Igartza saria irabazi du (2020), "Ez erran inori" eleberri proiektuarekin.

Zilarrezko Euskadi saria, Gipuzkoako Liburudeneden Elkarteak ematen duena, irabazi du "Zaldi bat" eleberriarekin (2026).