Biographies - View details   To know more about this section

Manuela Zubiaurre

Personal details

Name
Zubiaurre, Manuela
Complet name and surname
Zubiaurre, Manuela Frantziska
Birth
1837 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1916

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Tolosan, bertsotan egiten omen zuen "Manuela" izeneko emakume bat zegoela aipatuaz Aita Zavalak 1974an jasotakoa bakarrik ezagutzen zen 2019ra arte:

"Makiñatxo bat bertsozalek galdetzen duan gauza auxe da: emakume bertsolaririk izan al da? Bilintxek sei bertso ditu Ondarrabiko Joxepa bertsolariari jarriak. Tolosan ere izan omen zan, garai batean, Manuela bertsolaria zioten bat. (...)"

2019an, Antxoka Agirrek egindako tesiari esker, Manuela Frantziska Zubiaurre zela jakin izan da. 1935ean jada Tolosan inork ez zen gogoratzen "Doña Manuela Bertsolari" bezala ezaguna zen anderea bertsolaria zenik, baina Iñaki Linazasorok 1977an idatzitako prentsa artikuluari esker jakin da bertso-paperak idatzi, inprimatu eta zabaltzen zituela, eta bat-batean ere aritzen zela:

"Es lamentable que el amigo Antxon Zavala no disponga de la producción literaria de Manuela para su colección bersolarística "Auspoa" (...) he podido constatar que los "Bertso Paerak", cartas y demás documentos se los regaló a don Pepe Acue Zabala-Anchieta, médico tolosano que atendió a la octogenaria abuela en sus últimos achaques. ¿No se podrían encontrar estas reliquias?"

Manuela Zubiaurreren bat-bateko sorkuntzarik ez da inoren memorian gelditu, bere bertso-paperak ere ez dira oraindik inon agertu, eta bere biografia ere egiteko dago.

Iturria:
- Agirre, Antxoka. "Orrialde horituetan". IN Bertsolari. 2019, 114 zkia, 94-133 or.

- Zavala, Antonio. "Oiartzungo beste lau bertsolari". Tolosa: Sendoa, 1974. Auspoa Liburutegia; 119. 105 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10682.pdf ]