Biographies - View details   To know more about this section

Maximo Letona

Personal details

Name
Letona, Maximo
Complet name and surname
Letona Badiola, Maximo
Birth
1947 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country
Death
2026 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Apotzagako (Eskoriatza) bertsolari taldeko kidea.
Leinz Bailarako Bertso Txapelketako pardaidea hainbatetan: 1981, 1982 (txapeldunordea) 1984, 1985, 1989

Biographical details

Biography
Eskoriatzako Marin auzoan (Gipuzkoa) jaio zen 1947ko abenduaren 26an, eta Arrasaten (Gipuzkoa) bizitu da ezkonduz gero. Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea izan da. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin: Aitor eta Jon Sarasua anaia, Jon Iñaki Izazelaia, Arantzau Loidi, Felix Iñurrategi .... Hemen izan zuten gazte hauek lehen igurtzia bertso-tradizio zaharreko bertsolariekin.

Garaiko bertso sariketaren batean parte hartu izan badu ere, Apotzagako bertsolari taldea (Ixidro, Xabier, Anjel eta Jose Luis San Migel, Xanti Iparragirre, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), jaioterria eta inguruko plazak eta lagunartea izan ditu bere ohiko jardun toki; horietako batean Lazkao Txiki eta Joxe Joakin Mitxelenarekin aritzeko aukera izan zuen, Eskoriatzako zinean. Nikolas Segulorari Apotzagako Hauzo Etxean eskainitako omenaldi saioan (1994-05-07) bildutakoa da bere bertsokeraz jaso den azkenekotako testigantza.

2026ko urriaren 6an hil da, Arrasaten (Gipuzkoa), hirurogeita hemeretzi urte dituela.