Biographies - View details   To know more about this section

Mixel Elizanburu

Personal details

Name
Elizanburu, Mixel
Complet name and surname
Elissanburu Indart, Mixel
Birth
1826 Heleta + Heleta < Arberoa < Baxenabarre < Basque Country
Death
1895 Hazparne + Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Nafarroa Behereko Heletan jaio zen 1826an. Mugazain buruzagi baten semea zen eta Jean Baptiste Elissamburu olerkari famatuaren lehengusua. Baionako salletarrenean ikasketak egin ondoan, ordena honetan sartzeko erabakia hartu zuen; Tolosan prestatu eta Akizera bidali zuten, non irakaskuntzan hasi baitzen. Hazparneko ikastetxeko zuzendaria erdalduna zelarik, haren tokian euskaldun bat ezartzeko beharra nabaritu, eta frère Innocentius (izen hau hartu zuen erlijioan sartzean), artean oso gazte izan arren, izendatu zuten. Ikastetxean jardun zuen irakaskuntzan eta zuzendaritzan, 1895ean hil zen arte.

[Gabriel Fraile. Literaturaren Zubitegitik: http://zubitegia.armiarma.com/aipa/mar/0194.htm ]

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Tabako toxa; Zinta zeta gorria; Ameriketara noa