Biographies - View details   To know more about this section

Santxa Ozaetako

Personal details

Name
Santxa Ozaetako
Complet name and surname
Ochoa de Ozaeta Marzana, Sancha
Birth
1400 Maturana + Maturana < Barrundia < Arabako Lautada < Araba < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Santxa Ozaetakoren inguruan datu-dantza dago. Jatorriz, batzuentzat Aramaiokoa, Arrasatekoa edo Maturanakoa zen. Ricardo Becerro de Bengoaren arabera, Mendijurreko gazteluko anderea zen, Maturanan jaiotakoa. Ozaetatik zetorren izen bereko familiako oinordekoa. Bere senarra Martin Bañez Artazubiaga Ibarretako burdinolan erail zuten 1464ean Aramaioko oñaztarrek. Santxa alargunak, bere gizonaren gorpuaren aurrean kantatutako eresia da, ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi igaro eta Garibay-k jasotakoa. Senarrari egindako eresia 1451 urtekoa dela ere esaten da.

Oñetako lur au jabilt ikara
lau aragiok berean bezala;
Marti Bañez Ibarretan il dala.
artuko dot esku batez gezia,
bestean suziri irazekia:
erreko dot Aramayo guztia.

"(...) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz."

Iturria:
- Alvarez, Amaia. "Euskal Emakume idazleak literaturaren historian". IN. Jakin aldizkaria, 148 zkia, 2005eko maiatza-ekaina. https://tinyurl.com/yctknl7b]
- Laube bertso-eskolako gunean: https://blogak.eus/laube/dale-betagarr-barrundia ]