Biographies - View details To know more about this section
Txomin Garmendia
Personal details
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
Biographical details
- Biography
- Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea. Autodidakta izan da ikasketei dagokionean. Nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Bere kasa zaletu, eta lagunek bultza zuten plazara. 50. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. Lau aldiz izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian: 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan, hain zuzen ere. 1980an bideko istripuz eritu zen. Harrezkero idazteari ekin zion. Bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- Berrobin, 1952an, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela.