A. Arzallus:
Urte berriak jarri baikaitu
lege berrien menean
nik nola esan? Lasaitasun bat
sentitzen dut barrenean
ez dut erretzen beraz berdin zen
lehengo urtean zenean
baina aurten pozik eseritzen naiz
Unairen aldamenean.
U. Iturriaga:
Niretzat berriz da kriston pena
putada eta tamala
demokrata naiz sortzetik baina
ta onartuko dut hala.
Lehen aipatu dut errepublika
bat hemen sortu behar zala
ta azkenerako atera zaigu
apur bat diktatoriala.
I. Zubeldia:
Lege berria jarri digute
baina ez dakit zertako.
Beraz akabo afalosteko
hamaika Farias bapo!
Politikoek jarri dituzte
beste behin oztopo pranko
ezin da erre erre beharrekok
erretzen ez direlako.
A. Azpiroz:
Erretzailea ez degu Azpi
daukat onartu beharra
baina etxean beti usaiakin
jertsia eta txamarra
tabernan beti eztula eta
ondokuaren marmarra.
Pixkat pentsatuz neretzat ez da
lege hau hortaino txarra.
I. Elortza:
Nahiz ta parrandan neuk ere erre
zigarroa eta zera
onartu behar heldu direnez
guztiak debekatzera.
Kalean kea baino ez dabil
orain ertzetik ertzera
ta aretotara etortzen gara
arnasa lasai hartzera.
U. Agirre:
Taberna eta tabladuetan
arindu dira arratsak
bertsolarien artean nonbait
honek piztu ditu saltsak.
Ai Zubeldia Zegamakuak
pasa behar ditu latzak!
Ta Iturriagak jango dizkigu
azkazalak ta behatzak!
Hil 2015-09-17
"Zornotzako San Migel kalean jaio zen 1930. urtean. Aita Gorozikako (gaur egun Muxika) Asua auzokoa zuen eta ama Ibarruriko (gaur egun Muxika) Okakoa. Sei neba-arrebatatik bigarrena izan zen. 3-4 urte zituela, Okako Olatxura joan ziren eta gerraostean Zugastietako "Estaziño"ko etxera. Geltokian zegoen taberna bakarra izan zen beraiena. Gerra aurretik zein ostean, Zugastietako eskolan ibili zen. 13 urtegaz aitagaz batera hasi zen arotz lanetan eta Zugastietan bertan jarri zuten martxan gerora zerrategia izango zen tailerra. Bertso munduarekin lotura zuzena izan du beti Pablok, gaztetatik baitu zaletasuna; 1962. urtetik BECen ospatu arteko final guztietan egondakoa da."
Iturria: Ahotsak. https://ahotsak.eus/muxika/hizlariak/pablo-irazabal-ertzilla/
Hil 2011-09-17
Segurako itsuarena omen den bertso batekin jaso zuen Azkuek; Nere andreak alperra da ta izenekoarekin.