Jaio 1886-10-14
"Pello Errotaren itzala" liburutik:
"Lukasia Elizegi, Pello Errotaren illoba, bera ere bertsolari polita zan; eta ederrak kantatu ere, kantatu izan zizkion bati baño geiagori, ez bearbada plazan, bañan bai lagunarte zenbaitetan, eta parra galanki e'ragin ere bai, zenbait mutillen neskatxetako ibilliak kantatzen asten zanean"
"Juan Kruz Elicegui bertsolariaren alaba zan, da Pello Errotaren illoba ta besoetakoa. (..)
Lanaz kanpora, bertso jartzen -idazten alegia-, bertso kantari edo errezatzen jarduten zan. (..)
Lihuru ontan dauden Lukasiaren bertso guziak, semeari jarritakoak izan ezik, aren eskuz idatzitako kuad'ernoetatik jasoak dira. Kuaderno oietan, bertso bera iru ta lau alditaraño ere idatzirik dago, batetik bestera beti alda,keta zerbait dagoalarik. Ematen duanez, Lukasia, bere bertsoak obetu nairik, berriz ta berriz idazten jarduten zan. (..)
Sail ontako bertsoak, len ere, ga,rai artan Oiartzun'en bizi zan apaiz jaun batek argitaratuak dira, bañan onek izugarri aldatu zituan, askotan itxura guzia arrunt galdua'razitzeraño. (..)"
Iturria: Zavala, Antonio. "Pello errotaren itzala". Auspoa bilduma; 49-50. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10675.pdf
Jaio 1874-10-14
Isabel Narzisa Salaberriarekin 1901ean ezkondua. Tobar baserria Txirrita eta Telleri-Txiki baserrien alde-aldean. Eta Saiburutik ez oso aparte. Txintxua izengoitia aitonarengatik omen zetorkion. Lanean ari zela, lagunak hamarretakoa egiten hasten zirenean, berak txintxo-txintxo segi egiten ziolako lanari.
Jaio 1828-10-14
Bertsoak kantatzen zituen gitarra hartuta. "Agur, jaunak" kantuaren letra Urtxallerena dela agertzen da Etxeberria eta Gimon jaunaren "Ecos de Vasconia" kantu sortan, 50. kantuan: "Salutación. Versión de Manuel Lecuona (Urchalle) arreglo para piano y canto por Antonio Peña y Goñi"
Hil 1905-10-14
Jaio 1870-10-14
Auritzen (Nafarroa) jaio zen 1870eko urriaren 14an. Ez zaio seniderik ezagutzen, eta galdeikurrez josia da bere gurasoen identitatea, haurtzaroa eta gaztaroa. Antonia Balda Aburuzarekin ezkondu zen eta Etxarri-Larraunen jarri ziren bizitzen, eta Hiriberri-Arakilera joan ziren gero. Hamar seme-alaba izan zituzten.
Bertsolari ezaguna izan behar zuen, bat-batean zein idatziz. Gizon ikasia zen garairako, bazekien idazten, eta bertso-paper ugari idatzi omen zituen, baina 1969ko irailean Principe de Viana aldizkariko 43. zenbakian argitaratutako sorta baizik ez zaio ezagutzen: "Berso berriak, Don Fermini eskainiak"; bere sendagile Pablo Fermin Irigarai Goizueta "Larreko" mediku eta euskalzale ezagunari eskainitako bertsoak dira, eskerronez. Galduak dira bestea asko, inork noizbait aurkitzeko esperoan.
Iruñeko Roldan estudioan 1924an egindako argazki bati esker ezagutzen dugu bere bisaia; Nafarroako Eskualdeko Jantziaren Batzordeak Madrilgo Erakusketa baterako (1925) egindako enkargu baterako jarri zen lurraldeko artzain jantziz. Urte batzuk beranduago berriz hautatu zuten artzain bertsolari gisa agertzen zen album baterako.
Ez zen, ordea, artzaina. Unaia eta, ebanista ofizioa ikasia, harotz lanetarako esku oso onekoa izan behar zuen. Argigarriak dira berari buruz Kike Diaz de Ulzurrunek (Euskaldunon Egunkaria, Nafarkaria, 1955-09-22) idatzitako artikulua, non, besterik beste, Pablo Fermin Irigoien "Larreko"ri eskainitako bertsoak berriro argitaratzen dituen, eta argazkiaren xerka hasirik Kalixtoren birbiloba Martin Mantxo Medranok (Gaur8, 2022-12-10) argitaratutako artikulu biografikoa.
Iruñean hil zen, 1943ko urtarrilaren 9an.