Hameka aldiz Gernika entzun
izan baitut lehenago
egun berarekin naizelakotz
oso pozturikan nago
zazpi probintzietan bat bada
hau printzipalena dago
egun gizon bat urosa naiz ni
iñun bat baldin badago.
Gernikatarrak egonak dira
lehengo urtetan nigarrez
haur eta lagunak galtze hori
ez zagolakoan errez
egun deraukan nortasun hori
pagatua du odolez
nik ere neurea emango nuke
herriarentzat beharrez.
Eskualdunaren asmo onak
Gernikan gaur zutan dira
zoin ez da egon otoitzez edo
zure arbolari begira?
Euskal Herriko gizon guziak
nere gogoko balira
guziak horrat bildu gaitezen
arbola horren azpira.
Hil 1901-10-12
Bertsoak kantatzen zituen gitarra hartuta. "Agur, jaunak" kantuaren letra Urtxallerena dela agertzen da Etxeberria eta Gimon jaunaren "Ecos de Vasconia" kantu sortan, 50. kantuan: "Salutación. Versión de Manuel Lecuona (Urchalle) arreglo para piano y canto por Antonio Peña y Goñi"
Xabier Silveirak plazaratu zuen, Iruñean (2013-03-23), Nafarroako Txapelketaren finalean. Ganbarako lanean erabili zuen, eta amaieran ere bai, txapeldunaren agurra kantatzeko. 2022ko Txapelketa Nagusian Aitor Bizkarrak erabili zuen ganbarako lanean, Durangoko finalaurrekoan. (Durango, 2022-11-12)
X. Silveira
Azken urteetan gure herrian
nola ez zegoen giro
agintariak armak izaki
gu egin ginen bandido
lepo gainean militar botak
jartzen zituzten aldiro
pentsatzen nuen ez ote dute
herri hau zein den jakingo?
Adrenalina zait igo
ez dut egingo berriro
egin edo ez gudan jartzeak
ez dit mesede egingo
hau da unea eta buruan
eman behar diot tiro. (bis)
https://www.youtube.com/watch?v=tUIca0w9O8E