Aulkitik jeiki mikrora irten
ta arnasa sakon hartu
zuei begira eskerrak eman
eta itsasoan sartu;
puntu batean kartzelak hautsi
ta presoak besarkatu;
rima batekin abiadura
haundiko tren bat geratu
ta bitartean disimuloan
txapelari begiratu;
gure hizkuntzaren patu
Barakaldo aukeratu
beti bezela bertsoak bota
kantatu eta kantatu
hasi dadila ikuskizuna
sufritu eta gozatu.
Jaio 1840-09-09
Azkoitiako Korta baserrian jaio zen 1840ko irailaren 9an. Muno baserrira ezkondu zen eta horregatik jasoko zuen "Muno" goitizena. Anaiak zituen Diego Soraluze "Otsolarre" eta "Koxkola"bertsolariak. 1913ko abuztuaren 26an hil zen.
Unai Izagirre Etxeberriak, "Gipuzkoa Bertsotan" ekimenean, Legorretan (2024-05-03) erabili du estreinekoz. Gero Pasaiako saioan (2024-05-25) eta GBT24an Elgoibarkoan (2024-09-22). Doinua berak sortua da hamalauko handiko neurrian.
Oier Etxeberriak ere erabili du ondoren txapelketan Oiartzungo agurrean (2024-11-18)