Nik ho(r)i erantzungo det
poliki poliki
nahiago nuke zerbait
gehio baneki
anaiak izan gera
han ta hemen zazpi
eta batu artean
ez gerade aski
Hitler edo Trotski
danak onak noski
besteen aurka jaiki
besteari aitzaki
historiak zer dioen
jainkoak daki.
Geure historian zehar
hainbat atsekabe
bizi izandu gerade
poztasun gabe
nahigabetuaz beti
gu izan gerade
hau mudatuko balitz
denorentzat hobe
askatasun bide
zaitut adiskide
ikusteko dire
behin betiko libre
alkar hartu ta
amaren zazpi senide.
Gu historian zehar
(bajinat) urtean
egon gerade hemen
danak lurpean
orain guk zer nahi degun
zein aho betean
guk hau entzuten degu
nora nahi joatean
etxeko atean
danok behin batean
lotuak katean
geuretzat kaltean
nahi degu bizi Euskadi
libre batean.
Musika eta harmonizazioa Nehor eta C. Dufau jaunena dela dio Gure Herria aldizkariak. Saturrarango apaizgaiok oso gogoko genituen, D. Andoniren eskutik ikasitako amonatxoaren bertso eta doinu kutun hauek. Zalantzan ibili naiz Auspoa 288 liburuko doinu hori hona bildu ala ez, neurriz 10eko txikia izatez gain, erritmoz ere ez dabil berdin eta…, baina azkenean baietza nagusitu zait. Bertso sorta honek 1906 urtean Buenos Airesen Euskaria izeneko lehen saria irabazi zuen. Mikel Laboak ¨Kantuz sortu naiz eta¨ izeneko bertso famatuak jaso zituen Arizkunen doinu honetan, eta argitaratu ere bai; guk ere Doinutegian halaxe argitaratu genuen KANTUZ SORTU NAIZ ETA II izenarekin, baina kendu egin dugu ¨Oilarra kukurruka¨ doinu bera baita sustraian.