A. Agirrezaldegi:
Hara ba Beñat nik sentitzen det
gaur galdetzeko beharra:
konta zaiguzu noiz egin zendun
zure azkenengo negarra.
B. Gaztelumendi:
Kuriositate pixkat badezu
Muñoarena entzunik
gustora esango nizuke Ainhoa
baina lotsa ematen dit.
A. Agirrezaldegi:
Ba beraz Beñat hementxe daukat
gertu bigarren galdera:
jende aurrean negar egiten
zu atrebitzen al zera?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu? Gizona jaio
nintzen Ainhoa maitea
gure bertute haundiena da
harrizkoak izatea.
A. Agirrezaldegi:
Ze harri eta ze kristo Beñat
ez zaitut ulertu aizu!
Negargurea daukazunean
ze kristo egiten dezu?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu nahiko erantzun
sinplea daukala horrek?
Negargurea daukadanean
irribarre egiten det.
A. Agirrezaldegi:
Barkatu baina berriro diot
kasi ez zaitut ulertzen nik
zuk ez al dezu negarra eiten
baimentzen dizun lagunik?
B. Gaztelumendi:
Negar egiten badakit baina
nere kuartoan bakarrik
besteek ez dute nere sekretu
guztiak jakin beharrik.
A. Agirrezaldegi:
Bada negarra omen da sarri
askatzaile den brujula
eta seguru nago anginak
maiz izaten dituzula.
B. Gaztelumendi:
Anginak izan beharra ez da
hain sentsazio itzela
baina ez det nahi jakin dezaten
ni ere hausten naizela.
A. Agirrezaldegi:
Ba sinets zazu gure aholkuak
beti ez dira hain txarrak
sarri orgasmo batek baino hobe
utzi zaitzake negarrak.
B. Gaztelumendi:
Bertso saioan gaude ta arren
zuk ez esan holakorik!
Ondo pasatzen ari naiz ta ez det
malkorako motiborik.
A. Agirrezaldegi:
Zuk ba al dakizu munduan zer dan
askoren kalitatea?
Txinan goizero da ariketa
negar pixkat egitea.
B. Gaztelumendi:
Baina neretzat Txina gelditzen
da neregandik urruti
besteen penak kontsolatzeko
ordea prest nago beti.
A. Agirrezaldegi:
Bueno mutiko jatorra zera
bizitzan bada aukera
seguru nago helduko zara
noizbait gizon izatera.
B. Gaztelumendi:
Sekretuekin bukatzea igual
eskatuko du gaurkoak:
neri bi malko atera dizkit
Uxuen bakarkakoak.
Hil 1872-09-25
Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.
Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen.
Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:
- Betiri Sants-i (hau da, goseari).
- Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
- Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa.
Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxurik idatzi, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.
Sarritan, Senperen irakasle, errient, ibili zen bertsolariarekin nahasten da: Joanes Etxeto
Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Manez_Etxeto
Entzuna daukagu Juan Telleria musikari zegamar ezagunak sortu zuela doinua, eta Fabian Loidi apaiz oriotarraren bertsoz hornituta kantatu dugu Ondarroako Antiguako Amaren koroatze egunez geroztik. Saturrarango seminarioan hamaika aldiz kantatu genuen garai batean patxara ederreko doinu hau, Don Andoni Basterretxeak erakutsita, beste kantu asko bezala. Jon Sarasuari entzun izan diogu inoiz.