A. Agirrezaldegi:
Hara ba Beñat nik sentitzen det
gaur galdetzeko beharra:
konta zaiguzu noiz egin zendun
zure azkenengo negarra.
B. Gaztelumendi:
Kuriositate pixkat badezu
Muñoarena entzunik
gustora esango nizuke Ainhoa
baina lotsa ematen dit.
A. Agirrezaldegi:
Ba beraz Beñat hementxe daukat
gertu bigarren galdera:
jende aurrean negar egiten
zu atrebitzen al zera?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu? Gizona jaio
nintzen Ainhoa maitea
gure bertute haundiena da
harrizkoak izatea.
A. Agirrezaldegi:
Ze harri eta ze kristo Beñat
ez zaitut ulertu aizu!
Negargurea daukazunean
ze kristo egiten dezu?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu nahiko erantzun
sinplea daukala horrek?
Negargurea daukadanean
irribarre egiten det.
A. Agirrezaldegi:
Barkatu baina berriro diot
kasi ez zaitut ulertzen nik
zuk ez al dezu negarra eiten
baimentzen dizun lagunik?
B. Gaztelumendi:
Negar egiten badakit baina
nere kuartoan bakarrik
besteek ez dute nere sekretu
guztiak jakin beharrik.
A. Agirrezaldegi:
Bada negarra omen da sarri
askatzaile den brujula
eta seguru nago anginak
maiz izaten dituzula.
B. Gaztelumendi:
Anginak izan beharra ez da
hain sentsazio itzela
baina ez det nahi jakin dezaten
ni ere hausten naizela.
A. Agirrezaldegi:
Ba sinets zazu gure aholkuak
beti ez dira hain txarrak
sarri orgasmo batek baino hobe
utzi zaitzake negarrak.
B. Gaztelumendi:
Bertso saioan gaude ta arren
zuk ez esan holakorik!
Ondo pasatzen ari naiz ta ez det
malkorako motiborik.
A. Agirrezaldegi:
Zuk ba al dakizu munduan zer dan
askoren kalitatea?
Txinan goizero da ariketa
negar pixkat egitea.
B. Gaztelumendi:
Baina neretzat Txina gelditzen
da neregandik urruti
besteen penak kontsolatzeko
ordea prest nago beti.
A. Agirrezaldegi:
Bueno mutiko jatorra zera
bizitzan bada aukera
seguru nago helduko zara
noizbait gizon izatera.
B. Gaztelumendi:
Sekretuekin bukatzea igual
eskatuko du gaurkoak:
neri bi malko atera dizkit
Uxuen bakarkakoak.
Hil 1906-08-20
Ama, Maria Antonia Larrañaga Ganuza, tolosarra zuen; Antonio Artola Etxeandia aita, berriz, Astigarragakoa. Jatorriz, beraz, Artolatarrak ez ziren Donostiatik oso apartekoak.
Bera baino lehenago izen bereko Ramon anaia jaio zen, 1826ko abenduaren 8an, baina jaio orduko hil zen. Garai hartako ohiturari jarraituta, hurrengo semeari izen bera jarri zioten. Bost senidetan (anai-arrebak: Francisco, Manuel Maria, Maria Dolores eta Justina Magdalena) gazteena zen bera.
Ramon Artola, eserita, bere seme-alabekin; aldamenean, Rosario; zutik, ezkerretik eskuinera, Juan Ramon, Francisco eta Pepe
Gaztetan Donostiara joan zen bizi izatera. 1858ko azaroaren 23an, hogeita zazpi urte zituela, Manuela Elizetxea Altzelai lezotarrarekin ezkondu zen. Bere seme-alaba Rosario eta Pepe ere idazle eta antzerkizale ezagunak izan ziren.
Bigarren karlistaldian liberalekin ibili zen boluntario, karlistek Donostia inguraturik eduki zutenean, Bilintx, Serafin Baroja eta beste hainbat euskaltzale bezala.
Ogibidez iturgina zen; baita ere, etxeak margotzen, altzari zaharrak konpontzen eta halako lanetan ari izaten zen. Lantegia Puyuelo kalean zeukan, gaurko Fermin Calbetonen alegia.
Donostian hil zen 1906ko abuztuaren 20an, 75 urte bete baino egun gutxi lehenago.
[Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ramon_Artola]
Auspoa bildumako bi liburukietan argitaratu ziren bere lanak.
Sagardoaren graziya eta beste bertso asko: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9259.pdf
Sagardoaren graziya II: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/55141.pdf
Jaio 1904-08-20
Jaio 1808-08-20
Hil 1912-08-20
1832ko martxoaren 3an jaio zen Loiolako Sokin baserrian, Azpeitian (Gipuzkoa), eta beste asko bezala, jaiotetxearen izenez zen ezaguna. Bataio agirian Orbide du bigarren abizena, baina heriotz agirian Orbea; bere senideen bataio agirietan ere Orbea dager. Marokon gerratean ibili zen.
Beste batzuren artean, Jose Mari Larrañaga Ofriozola "Larrumeko Markesa" bertsolari azkoitiarraren garaikidea izan zen. Antonio Zavalak "Azkoitiako zenbait bertsolari" (Auspoa, 95-96) liburuan bildu zuen bere jardunaren testigantza.
"Insuficiencia Mitral" gaitzak jota hil zen 1912ko abuztuaren 20an, 80 urte beteta.,
Hil 2023-08-20
1963ko abuztuaren 18an jaio zen Gateizen (Araba). Etxekoen eraginez bertsozaletu zen. Aramaioko Bertso Eskolako kide izan zen eta Araban bertsolaritza sustatzeko ekimen ugaritan parte hartu zuen; Arabako Bersozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan zen Gorbeialdeko ordezkari gisara 2012-2015 bitartean. Betsozaletasuna oinordekoei pasa zien eta horren lekuko da Peru, Sabin eta Martin semeen jarduna.
Euskaltzalea izaki, bertsolaritzaren alorrean egindako ekarpenaz gain, esku-hartze zuzena izan du euskara eta hizkuntza gutxituak indarberritzeko hainbat ekimenetan: Aramaioko Txirritola Euskara Elkartearen sortzaileetakoa izan zen; Goiena komunikazio taldearen sortze eta eratze prozesuan parte hartu zuen Txirritolaren ordezkari gisa; Fagor etxetresnak enpresako Euskara Planaren zuzendaria izan zen hainbat urtez. Bizitzako azken urtetan Garabide Elkarteko lan-taldean jardun zen hizkuntza lankidetzan.
2023ko abuztuaren 20an zendu zen 60 urte bete berri.