Nik esango det hau berehala
zuen aurrean orain ahal dala
historiaren kontari dator
orain mutiko apala (bis)
gertakizun hau nik kontatzea
hain degu gauza normala
zer ikusbegi zabala
historiak dio leheno euskara
indartsuagoa zala. (bis)
Gelditu ez dedin hori atzean
etsai askotxo nahi duten antzean
egia esan hau sumatuta
pena daukat bihotzean (bis)
gure euskara gaur zoritxarrez
gaur daukagu indar hutsean
eta euskaldunak hiltzean
zer izango da Euskal Herria
histori hori galtzean. (bis)
Gure herrian gera nagusi ta
gure hizkuntza dago jausita
hainbat euskaldunek ahoz-aho
daukagun hizkuntz polita (bis)
indartutzea komeni zaigu
beharrezko da hori ta
danak indartsu jarrita
euskara indartzen saia gaitezen
historiari utzita. (bis)
Jon Maia partaide den Hezurbeltzak taldearen kantu bat da “Denbora ez da pasatzen”. Jon Maiak erabili zuen 2019 ko Gipuzkoako Txapelketan, Tolosako finalerdian, kartzelako lanean, eta hortik datorkio lehen izena. Aurretik beste batzuek ere erabili zuten: Julio Sotok, Nafarroako txapela jantzita, Iruñean, azken agurrean (2019-03-23), eta Gipuzkoako txapelketan bertan Unai Mendizabalek eta Iñaki Apalategik.