Aulkitik jeiki mikrora irten
ta arnasa sakon hartu
zuei begira eskerrak eman
eta itsasoan sartu;
puntu batean kartzelak hautsi
ta presoak besarkatu;
rima batekin abiadura
haundiko tren bat geratu
ta bitartean disimuloan
txapelari begiratu;
gure hizkuntzaren patu
Barakaldo aukeratu
beti bezela bertsoak bota
kantatu eta kantatu
hasi dadila ikuskizuna
sufritu eta gozatu.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan zenbait bertso sorta kantatzeko Maddalenek berak sortu zuen doinua. Motxila barruan sorta edo Laurogeita hamar beltzean lehen bertsoak izena ematen dion Zer da 32? Ion Paroti eskainitako bertso sorta, zeinak gero EitbNet-eko zuzendaritzako aginduz saretik kendu zuten.
Neurri honetan asko ez direla erabilgarri eta doinu egoki bat sortze aldera egin zuen doinuaren ahalegina Maddalen Arzallusek.