Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa

Información

Tipo de actuación
Txapelketa
Sitio web
http://xilaba.net/

Participantes

Organizadores
Bertsularien Lagunak

Descripción

Historia
Ipar Euskal Herriko bertsu lehiaketa zonbeit (1888-1935)

Zerrendatxo hunen helburu xumea da lehengo Iparraldeko bertsulari zonbeiten izenaren orroitaraztea. Izen eta datu gehienak orduko prentsatik hartuak dira. Bildumatxo hau oraino osatzekoa da, eta lau muga ditu:

Kronologikoa: Zerrenda hau 1888ko Kanboko primekin hasten da. Aitzinekoentzat, ikus bereziki Patri Urkizuren lanak (Urkizu, 1997). Bertzeak bertze, 1888 aitzineko lehiaketa horietan agertzen dira Dibarrart, Jatsuko zapataina, Etxeto saratarra, Etxart ezpeletarra, Choperena eta Dufau senpertarrak, eta Maria Luisa Osorio azkaindarra, Saran pertsuka arizan zena 1869an. Bertzalde, taula hau 1935an gelditzen da. Abbadie prima azkenetarik izan ziren Iholdikoak 1920an. Ondotik bertze bertsolari lehiaketa batzu muntatzen dira, Euskal Herri mailan ere. Gerla ondoko zoin gehiagokak, Ezpeletakoa bezala 1947an, ez ditugu hemen sailkatu aski ezagunak direlakotz.
Geografikoa : Iparraldeko primak beizik ez ditugu hartu, batetik zerrendaren mugatzeko eta bertzetik Hegoaldean iragan jokoak (1891 Iurretan, 1893 Azpeitian, 1895 Beran,…) untsa aztertuak izanak direlakotz.
Sailarena : hemen bapateko bertsularien (edo koblarien) izenak beizik ez dira emanak, nahiz eta bertsu paperren lehiaketak ziren lore jokoetan garrantzitsuenak. Bertsu idatziak Patri Urkizuk bildu ditu sistematikoki (Urkizu, 1997) (Davant et al., 1998). Alde hortarik, taula hau ez da sistematikoa. Bereziki, osatu behar litaike lore jokoen zerrenda xehekiago behatuz herriko plazetan nor zen bertsuka ari, bai herriko bestetan, bai ihauteri eta toberetan.
Gaiak eta arauak : ez ditugu hemen berriz hartu bapateko bertsu haitaden gaiak eta arauak. Batzutan agertzen dira prentsan, bertzetan ez. Horrek ere miatzea merexi luke.

Ikus zerrenda hemen: http://bdb.bertsozale.eus/orriak/get/39-xiberoa-lapurdi-eta-baxenabarreko-bertsulari-xapelketa-historia
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas